Barikuan, hilak 20, egingo du saioa Goikoleak eta 14 urtetik gorakoendako izango da. Umorez jositako ikuskizuna izango da, eta bertan, esaterako, ikusleak pentsatzen ari direna asmatuko du. Magia lanetan ere jarriko du bat baino gehiago. Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrera sei euro ordaindu beharko da; aurrez erosiz gero, bost.
Zapatuan, Los Chichos
Aste bukaerako bigarren ikuskizunak musikarekin du lotura. Los Chichos taldea izango da Elgetako kafe antzokian zapatuan, 22:30ean. Talde ezaguna agur-bira egiten ari da, eta Espaloian egingo dute kontzertu horietako bat. Sarrera hamazortzi euro da; aurrez erosiz gero, hamabost.
Domekan bakarrizketa
Asteari amaiera emateko, bazkaria eta Joseba Usabiagaren bakarrizketa saioa proposatu dute kafe antzokitik. Aktore ezagunak Oroitza-Penak izeneko bakarrizketa egingo du. Sarreraren prezioa hamahiru euro da eta prezio horretan sartzen dira bazkaria —edariak eta kafea barne— eta Usabiagaren saioa. 13:30ean hasiko dira bazkariak ematen. Bakarrizketa 16:30ean hasiko da. Sarrerak salgai dituzte.
Hurrengo hiruhileko egitaraua aurreratzen hasiak dira Espaloitik. El Langui, Manu Tenorio, Su Ta Gar edo Altxorraren Uhartea musikala iragarri dituzte, besteak beste.