Ligaxka txapelketako lau talde onenak dira, eta finalerdietan erabakiko dute ze bi taldek jokatuko duten finala. Txapela taldea izan da ligaxkako talde onena eta laugarren egin duen La Kokotxaren aurka jokatuko du finalerdietako partidua.
Astuan Villa taldea iazko txapelduna da eta bigarren egin du ligaxkan. Hirugarren sailkatutako Jaitxo taldearen aurka jokatuko du finalerdia.
Norgehiagoka biak bihar, eguena, jokatuko dituzte. Astuan Villa-Jaitxo partida 11:00etan eta Txapela-La Kokotxa 12:00etan.
Goleatzaileen sailkapena
Txapela taldeko Haritz Gallastegik 28 gol egin ditu oraingoz txapelketan. Nahaste Borraste taldeko Jaime Aeropeña eta Astuan Vila taldeko Mikel Beretxinaga berdinduta daude bigarren postuan 16 gol eginda.