Kontzertu bira berezia da honakoa, izan ere, agur bira da. 40 urte baino gehiago daroa taldeak musika egiten. Pozo del Tío Raimundon sortu zuten taldea Julio eta Emilio Gonzalez anaiek eta Juan A. Jimenezek 1973an, eta 1989ra arte jarraitu zuen hiruko horrek rumba flamenkoa egiten, arrakasta handiarekin egin ere. Jardun horretan, pop flamencoaren aitzindariak izan ziren.
Baztertuen gizarteari abestu izan diote urte hauetan guztietan. Kaleko gaiak kantatuz egin ziren ezagun, eta ijitoak zein ijito ez zirenak erakarri zituzten euren erritmoek. Gaur egun, Julio eta Emilio Gonzalez Gabarre anaiek eta Emilio Gonzalez Garcia gazteak osatzen dute taldea, Nieves eta Milagros Gonzalez ondoan dituztela.