Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Elgetako EH Bilduk bihar, eguaztena, aukera dezake alkategaia

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 17a, 18:00
Elgetako EH Bilduk martxoaren 8an egindako Elgeta Elgetarrekin batzar irekia.

Batzarra deitu dute 20:00etarako udaletxean. Landutako herri programaren inguruko bozketa ere egingo dute.

Elgetako EH Bilduk bihar, eguaztena, egingo du herri programa berresteko eta maiatzeko udal hauteskundeetako alkategaia aukeratzeko batzarra. Bertaratzen diren herritarrek aukera izango dute azken hilabeteetan landutako herri programaren inguruko bozketa egiteko berau berretsi edo atzera botatzeko. Parte hartzaileek, gainera, Elgetako EH Bilduko alkategaia aukeratu ahal izango dute. Batzarrean irteten diren izenek nahikoa babes lortu behar dute, bestela beste saio bat egin beharko da.

Batzarra udaletxeko bilkuren aretoan egingo dute, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak