Gu Geu plataformak zerrenda aurkeztuko du udal hauteskundeetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 17a

Gu Geu plataformak atzo egindako lan bilera.

Lan taldeak martxan du sorrera prozesua, eta posible ikusten du hauteskundeetara zerrenda bat aurkeztea.

Barikuko aurkezpen ekitaldiaren ostean atzo, astelehena, egin zuten lehenengo lan bilera Gu Geu plataformako bultzatzaileek. Plataforman lan egiteko gertu daude herritarrak deitu zituzten bilera horretara.

Zazpi lagun elkartu ziren bilera horretan. Lan bileraren ostean adierazi dute posible ikusten dutela maiatzeko udal hauteskundeetara zerrenda bat aurkeztea, eta martxan dutela sorrerako prozesua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak