Elgetako inguruetan barrena mendi ibilaldi bat egin ostean, 14:00ak aldera eman zizkieten diplomak eta opariak 2014ko finalistei. 200 parte hartzaile egon dira, eta Bolatokian egindako bazkarira 70 lagun joan ziren. Antolatzaileek finalistatzat jotzen dituzte 2014an gutxienez iraupen luzeko zortzi ibilaldi osatu zituzten parte hartzaileak, gutxienez bat Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian eginda.