Oihana Kortazar emakume azkarrena Alto Sil lasterketan, gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 15a, 22:31

Oihana Kortazar

Forma onean da Elgetarra. Domekako Vall del Congost lasterketa du hurrengo hitzordu garrantzitsua.

Gaur goizean jokatu da Leongo Santa Cruz del Silen VII. Alto Sil lasterketa. 34 kilometroko ibilbidea izan da, eta emakumezkoetan Oihana Kortazar izan da azkarrena. Hogeigarren egin du sailkapen orokorrean. Bere denbora: 3'24'19. 

Bakarrik egin du ia lasterketa osoa eta abantaila handitzen joan da aurrera egin ahala. Susana Alvarezek egin du bigarren (3'57'12).

Gizonezkoetan Alfredo Gil izan da azkarrena (2'50'00).

Domekan du Kortazarrek hurrengo erronka: Vall del Congost-eko lasterketa, 42 kilometrokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak