Hirugarren urtez Elgetako neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa antolatu du Udalak. Aurten ere Irati Kortabitartek eta Xabat Leanizbarrutiak gidatuko dituzte saioak, eta eguaztenetan egingo dira 18:15etik aurrera kiroldegiko gimnasioan.
Ikastaroa apirilaren 15ean hasiko da eta ekainaren 17ra arte luzatuko da. Helburua da herriko neska-mutikoei euskal dantzak erakustea, eta baita ere Ferixa Nagusiko jaietako Herri Egunerako dantza ikuskizuna prestatzea. Ekimenak harrera oso ona izan du aurreko bi urteetan.
Izenematea zabalik
Ikastaroa 2010. urtetik aurrera jaiotako neska-mutikoendako da —aurten bost urte betetzen dituztenetatik aurrera—. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea eta prezioa da 12 euro.
Interesatuek liburutegian edo udaletxean eman behar dute izena.