Ipuin kontaketan trebatzeko bost orduko tailerra iragarri dute liburutegitik

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 13a, 09:42

Virginia Imazek gidatuko du ikastaroa.

Ikastaro praktikoa izango da eta Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek gidatuko du.

Bi ordu eta erdiko saio bi izango dira; bata martxoaren 24an eta beste apirilaren 15ean 18:00etatik 20:30era. Umeendako ipuin kontalari saioak egiten dituzten boluntario taldeko kideendako pentsatua, herritar guztiei dago zabalik eta doan da. Ikastaro praktikoa izango dela adierazi dute liburutegitik eta Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek gidatuko du.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Azken eguna martxoaren 18a da. Liburutegian egin behar da izenematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak