Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Elgetako jeltzaleek ez dute maiatzeko udal hauteskundeetan zerrendarik aurkeztuko

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 12a, 12:22

Patxi Basauri jeltzaleak 39 urte pasatxo egin ditu udal ordezkari lanetan, tartean 31 urte alkate karguan.

Astelehenean egindako herri batzarrean hartu zuten behin betiko erabakia.

Elgetako alderdi jeltzaleak erabaki du maiatzeko udal hauteskundeetara ez aurkeztea. Patxi Basaurik aurretik jakinarazi zuen ez zela berriz hautagai izango, eta herri batzarrak astelehenean hartu zuen behin betiko erabakia.

 "Udal hauteskundeei begira positiboki baloratzen dugu ideia guztietako herritarren iritziak jasoko dituen zerrenda osatzea", esan dute jeltzaleek. "Zerrenda berriaren independentzia errespetatuta saiatuko gara bertan proposamenak egiten. Barikuan izango da plataforma berriaren aurkezpena, eta elgetarrak bileran parte hartzera animatu gura ditugu", esan dute.

EAJ-k, bestalde, positiboki baloratzen du lau urteotan udal gobernuarekin batera egindako lana, eta garrantzitsua deritzo lan ildo horri jarraipena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak