Teilatuko aleroian piztu da sua 15:50ean, baina suhiltzaileek mendean zuten 16:40rako; uneotan, teilatuko zirrikituetan begira ari dira, erabat itzali dela ziurtatzeko. Uste baino errazago lortu dute sua itzaltzea, hasiera batean nahiko itxura txarra zuela azaldu dute-eta suhiltzaileek. Arantzeta erdikoa baserriko teilatua nahiko zaharkitua dago eta, suaren eraginez, kalteak jasan ditu aleroiak. Bestelako kalte materialik ez du eragin, ezta pertsonalik ere. Pertsona bakarra bizi da bertan, eta hark eman du suaren berri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.