Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Elgetako EH Bildu: "Pozgarria izan zen parte hartzea, eta ederrak izan ziren jasotako proposamenak"

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 9a, 14:06
Elgetako EH Bilduk herritarrekin atzo Espaloian egindako lanketa saioa.

40 bat lagun elkartu ziren, atzo, Elgetako EH Bilduk herri programa osatzeko Espaloian egindako lanketa saioan.

Elgetako EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie atzo Espaloira gerturatu ziren elgetar guztiei. "Benetan pozgarria izan zen ekimenak jaso zuen babesa", adierazi dute.

Taldeak oso balorazio positiboa egiten du atzoko hitzorduaren gainean: "Herritarrek udazkenean inkesta bidez lehenetsitako arlo ezberdinen artean gustokoenak aukeratu, eta talde txikitan batuta parte hartu zuten elgetarrek beraien iradokizun, kezka, proiektu eta abarrak azaltzeko aukera izan zuten".

Elgetako EH Bilduk azpimarratu du bertaratutako herritarrek oso aktiboki parte hartu izana: "Eta ondorioz ekarpen zein ideia interesgarri pila bat entzun eta batzeko aukera izan genuela. Laburbilduz, pozgarria izan zen parte hartzea, eta ederrak izan ziren jasotako proposamenak! Eskerrik asko Elgeta!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak