Badira aste batzuk elizaren atzeko aldean dagoen San Roke eta Artekale kaleen arteko pasabidea hesituta dagoela. Arrazoia da azken denboraleekin horma zati batzuk jausi direla.
Elgetako parroko Juan Cruz Juaristik adierazi du harremanetan direla aseguru etxearekin, eta eraikinaren jabe den Gipuzkoako eliz barrutia ere egoeraren jakitun dela.