Queque berak jarri zituen abesti batzuk, beste kantu batzuetan gitarraren laguntzarekin abestu zuen, eta zenbait ikerketa ere egin zien abesti batzuei. Modu horretara, bertaratu zirenek barre egiteko aukera paregabea izan zuten. Ikus-entzuleek David gnomoaren kantua Queque artistarekin batera ere abestu zuten, esaterako.
Azkenean, baina, Queque ez zen ausartu bere ikuskizunean euskal abestirik kantatzera. Dena dela, etortzen den hurrengo aldian euskarazko kanturen bat abestuko duela esan zuen. Ikus-entzuleek txalo zaparradarekin borobildu zuten emanaldia.