Elgetako hamaika piano ikasle, aste bukaeran, Andoaingo jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko otsailaren 27a

Egoitz Mañarikua elgetarra, Maitena arrebaren laguntzarekin, pianoa jotzen.

Lorea Larrañagaren ikasleek Bastero kultura etxean joko dute pianoa A, B eta C mailetan.

 

 

Piano ikasle gazteendako urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten da Andoaingo piano jaialdia.

Elgetatik, aurten, hamaika ikasle joango dira. A mailan joko dute bakarlari moduan Nerea Canelok eta Xabier Delgadok. A mailan baina lau eskutara joko dute Asier Alkortak eta Jokin Zeziagak.

B mailan joko dute bakarlari gisa Mikele Arkarazok, Maria Egizabalek, Lorea Gallastegik, Egoitz Mañarikuak eta Kattalin Otxoak. Maila berean baina lau eskutara joko dute Maialen Alkortak eta Paula Palaciosek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak