Atzo, eguaztena, egin zuten urteroko karta txapelketa Xalbadorpe elkarteko erretiratuek. Hamabi bikote elkartu ziren jokorako Ozkarbi elkartean; zortzik briskan egin zuten, eta lauk tutean.
Briskan bikote nagusienak irabazi zuen: Antonia Elkorobarrutiak eta Juanita Beretxinagak. Tutean, berriz, Patxi Bouzasek eta Carlos Fernandezek —argazkian—.
Botila ardo eta gazta erdi bana eraman zituzten etxera. Gainera, Elgoibarren jokatuko den eskualde mailako txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu dute.