Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 13. zirkuirua da honakoa, eta aurreko urteetan moduan Euskal Herriko mendi federazioak Elgetan egingo du amaiera ekitaldia.
Egitaraua gertu dute. Mendi ibilaldiarekin hasiko dute eguna, 08:00etan. Ibilbidea da Elgeta, Intxorta, Erdella, Egoarbitza, Azkonabitza eta Elgeta. 14:00etan 2014ko finalistei diplomak banatuko dizkiete eta 14:30ean bazkaria egingo dute.
Izena eman behar da ibilaldian zein bazkarian parte hartzeko. Azken eguna da martxoaren 13an. Kontaktuak dira 943 - 76 80 22 eta turismoa@elgeta.net.