Foru Aldundiak egindako parte-hartze prozesuan goiz erdiko autobus zerbitzua aldarrikatu zuten elgetarrek behin baino gehiagotan, eta foru arduradunek kontuan izan dute eskaera hori esleipen berria egiterakoan.
Hala, martxoaren 1etik aurrera aldaketak datoz. Elgetaren kasuan orain arteko zerbitzuei berriak gehituko zaizkie.
- Bergara-Elgeta 11:30ean, eta 21:40ean. (eskaripekoak, astelehenetik zapatura)
- Elgeta-Bergara 11:45ean, eta 21:55ean. (eskaripekoak, astelehenetik zapatura)
- Eibar-Elgeta 11:00etan. (finkoa, astelehenetik barikura. Zapatu eta jai egunetan, 11:40ean)
- Elgeta-Eibar 11:20ean. (finkoa, astelehenetik barikura. Zapatu eta jaiegunetan, 12:00etan)
Eskaripeko zerbitzuen kasuan, aurrez egin behar da eskaera 900 234 555 telefono zenbakira deituta. Beharrezkoa da Mugi txartelaren jabe izatea.
Elgetako alkate Oxel Erostarbek pozik azaldu da zerbitzu berrien ezarpenarekin. "Parte-hartze prozesuan herritarrok azaldutako beharrak jasota daude. Elgetarroi, orain, zerbitzu horiei erabilera ematea dagokigu", adierazi du.