Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak gertu du 2015erako irteeren egutegia. Martxotik urrira bitartean zortzi irteera iragarri dituzte. Lau Gipuzkoan, bi Araban, eta bana Bizkaian eta Nafarroan.
Baliteke urtean zehar egun edo ibilbide aldaketak egotea, baina egutegia hauxe da:
- Martxoak 1 - Izki parke naturala
- Martxoak 28 - Goizueta/Arriurdigain/Goizueta
- Apirilak 26 - Delika/Nerbioiko ur jauzia/Delika
- Maiatzak 24 - Aiako Harriak
- Ekainak 13 - Donibane/Hondarribia
- Uztailak 19 - Urkiola/Leungane/Mañaria
- Irailak 12 - Legazpi/Gorosti/Arrola/Legazpi
- Urriak 18 - Arantzazu/Iturrigorri/Peruaitz/Arantzazu
Irteera domekan
Kantsatzekek domekan, martxoak 1, egingo du egutegi berriko lehen irteera. Araban dagoen Izki parke naturalean egingo dute bospasei orduko txangoa. Asmoa da herriko plazarik 08:00etan abiatzea. Prezioa 10 euro da. Izena emateko epea zabalik da eguenera arte, otsailak 26.
Informazio gehiagorako idatzi kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora edo erabili Facebook (kantsatzeke)