Eskualdeko dantza zaleek zuzeneko musikarekin egingo dute, domekan, hilak 22, Herrixa dantzan saioa. Dantza eta musika tradizionalekin osatutako dantzaldia egingo du Txertubi taldeak. Kideak dira Arkaitz Miner (arrabita, perkusioa, ahotsa), Txus Aranburu (soinua, perkusioa, ahotsa), eta Amaiur Cajaraville (kontrabajua, ahotsa).
Patxi Monterok gidatuko du dantza saio irekia. Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du.