Korrika 19

Korrikaren aldeko arropa erosketa aukera izango dute, elgetarrek, aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko otsailaren 19a

Korrika lasterketako lekukoa.

Arropa erosi, Korrika laguntzaile egin eta kilometroak diruz laguntzeko aukeren berri eman dute Elgetako Korrika batzordetik.

Korrika batzordetik jakinarazi dute barikuan, zapatuan eta domekan Korrikaren aldeko arropa salgai ipiniko dutela.

Barikuan, 19:00etatik 20:30era, frontoian edo plazan. Zapatuan, 13:00etatatik 14:00etara, plazan. Eta domekan, 12:30etik 14:00etara, plazan.

Korrika laguntzaile egiteko aukera ere badago, honezkero, Haizean, Espaloian, liburutegian edo Julian Markiegiren kioskoan.

Kilometroak diruz laguntzeko 

Interesatuek Korrika batzordearekin jarri behar dute harremanetan edo idatzi korrika19debagoiena@gmail.com-era