Eskolako umeen kalejirarekin emango diote hasiera Inauteriari, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 13a, 09:00
Elgetako ume taldea mozorrotuta.

Gaztetxean afaria egingo dute, eta Espaloitik DJ festa iragarri dute.

Herri Eskolatik jakinarazi dute 15:30ean abiatuko dela umeen kalejira. Nork bere mozorroa aukeratuko du eta amaieran astean zehar prestatutako dantzak eskainiko dituzte gurasoendako eta herritarrendako.

Jolasak izango dituzte segidan. Maala guraso elkartearen eskutik lagunartean jolasean egiteko moduko ekintzak izango dira, eta 17:00etan txokolate beroa banatuko dute gurasoek parte-hartzaileen artean.

Espaloia kafe antzokian jarraituko du festak. Udalak antolatuta karaokea eta dantzaldia egingo du DJzirkin-ek 17:30etik aurrera.

Afaria gaztetxean

Gazte asanbladako kideek ere ospatuko dute Inauteria. Afaria antolatu dute gaztetxean, eta ondorengorako jolasak eta karaokea iragarri dituzte. Afaria 22:00etan hasiko da.

DJ festa Espaloian

Eta kafe antzokitik musika emanaldia antolatu dute. Angelo Morenok (Klorofila) eta Txapeldunk-ek (Romo) ipiniko dute musika 23:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte. Sarrera doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak