Elurtearen ondoren egun eguzkitsuak dituzte Elgetan, baina kontuz ibili beharra dute, oraindik ere, herritarrek. Elurra hasi da urtzen, baina izotza eta teilatuetan pilatutako elurra arrisku iturri dira.
Goizeko lehen orduetan elgetarrek adi ibili behar dute izotzarekin. Erorketa bat baino gehiago egon dira aurreko egunotan, eta behera begira joatea komeni da. Eskola aurreko eskailerak, esaterako, itxita egon dira.
Baina goitik ere etorri daiteke arriskua elur asko baitago pilatuta teilatuetan, eta bapatean jausten da.
Udalak hesituta dauzka zenbait gune inguruko teilatuetan elur asko dagoelako edo jende askoren pasalekua direlako.