Aratustea prestatzen dihardute Elgetan ere. Guraso elkarteak gertu ditu umeentzako gozo-eltzeak edo piñatak. Ludotekan egin zituzten orain egun batzuk umeen laguntzarekin.
Egitaraua
Barikurako mozorroen kalejira (16:00), jolasak (16:15), txokolate-jana (17:00) eta dantzaldia (17:30) iragarri ditu Udalak. Kalejira eskolatik irtengo da eta eguraldiak eragozten ez badu herriko plazan amaituko da. Jarraian, umeendako jolasak eta txokolate-jana egingo dituzte. Espaloia kafe antzokian jarraituko du festak Djzirkin taldearen karaokearekin eta dantzaldiarekin.
Gaztetxetik afaria iragarri dute. Oilasko errea patatekin, entsalada, postria eta kafea dira menua. Ondoren, karaokea eta jolasak egingo dituzte. Afariaren prezioa da zortzi euro, eta interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena eguena, otsailak 12, baino lehen.