Argentinako tangoaren pasioa, zapatuan, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 7a, 14:11

Mariel Martinez eta Tango Trio taldea.

Mariel Martinez eta Porteña Tango Triok musika, dantza eta kantua ekarriko dituzte. 

Porteña Tango Trio taldeak Argentinaren zati txiki bat ekarriko dute Elgetara, bihar, zapatua. Buenos Aires... cuando lejos te ví ikuskizuna eskainiko dute, 22:30ean. "Musika bizia eta modernoa" iragarri dute. "Kalitatezkoa, dotereziaz jantzia eta zirrara eta poesia uztartzen dituena". Mariel Martinezek abestuko ditu tangoak, Argentinan ospe handia duen Gardel Saria jaso uen iaz.

Musika, kantua eta dantza

Hiru diziplinak landuko dituzte 80 bat minutuko iraupena duen ikuskizunean. Bikote batek dantzatuko ditu Martinezek abestutako kantuak. Sarrera hamabi euro da, aurrez erosiz gero hamar euro. Eta lehenengo 30 sarrerak bi baten prezioan eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak