Uneotan (19:48) itxita daude Kanpanzarrerako eta Elorriorako errepideak. Herri barruko kaleetan ere nahikoa komeria dituzte iritsi edo irten nahi duten auto-gidariek.
Apur bat lehenago, 18:45 aldera, Ubera eta Elgeta artean dagoen Altube baserriaren parean auto bat bidetik irten da. Ertzaintza bertaratu da, eta neguko gurpilak eta kateak dituzten autoei soilik utzi diete igotzen.
Herri barruan ere atzera eta aurrera dabil elurra kentzeko makina, baina ohiko aldapetan labandu egiten dira gurpilak. Gomendioa da ahal dela autorik ez hartzea, eta hartu beharra izanez gero kontu handiz gidatzea.