Santa Ageda bezperako koplak eskolako ganbaran abestu dituzte, aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko otsailaren 4a

Elurra tarteko ohiko ibilbidea bertan behera utzi, eta aterpean abestu dute neska-mutikoek.

Elurra izan da gaur protagonista Elgetan eta Herri Eskolako neska-mutikoek eskolako ganbaran abestu dituzte Santa Ageda bezperako koplak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek bat egin dute ekitaldian eta gerturatu diren gurasoen aurrean abestu dituzte koplak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak