San Blas egun zuria dute, aurten, Elgetan. Goizaldean elur gehiago bota du eta elurra kentzeko makinak lanean goiz hasi badira ere, elurrak bere eragina izan du herritarren eguneroko martxan.
Erdiguneko semaforo sistemak matxuratuta jarraitzen du. Ez dabil atzotik, eta gaur goizean iritsi dira Aldundiko teknikoak ordezko semaforo sistema bat ipini eta herriak duena konpontzera.
Domingo Iturbe kalean auto bat ez atzera ez aurrera gelditu da errepide erdian, eta Kanpanzarreko errepidean arazoak egon dira.
Uneotan zabalik daude errepide guztiak.
Arratsaldean elur gehiago
Beste frente baten etorrera iragarri dute arratsalderako, eta prezipitazioak ekarriko ditu. Hala, elur gehiago botako duela iragarri dute.
Guraso elkarteak jakinarazi du bertan behera gelditzen direla gaurko eta biharko ingeleseko eskolaz kanpoko saioak.