Astuan Villa taldeak atseden hartu du aste bukaeran, eta La Kokotxa jarri da lehenengo futbito txapelketako sailkapenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 2a, 13:50

Txapelak 16-1 irabazi dio Intxortas Crew taldeari, La Kokotxak 7-3 Nahaste Borrasteri, eta 5na berdindu dute Tzibaz United eta Jaitxok.

Hotza eta elurra ziren kanpoan, baina ez horrela futbito txapelketako norgehiagoketan. Txapela eta Intxortas Crew taldeek zapatu arratsaldean jokatu zuten norgehiagoka, eta 16-1 emaitzarekin amaitu zen.

Domeka goizean jokatu zuten La Kokotxak eta Nahaste Borrastek; 7-3 izan zen emaitza. Domeka arratsaldean elkartu ziren Tzibaz United eta Jaitxo. Lehenengo zatia 3-0 amaitu zen, Jaitxokoak aurretik. Bigarrenean, ordea, buelta eman zioten gazteek, eta berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka; 5-5.

Sailkapena

Astuan Villa taldeak ez du aste bukaeran jokatu atseden hartzeko txanda zuelako. Hala, La Kokotxa eta Txapela taldeak aurretik jarri zaizkio sailkapenean. Honela gelditu da:

  1. La Kokotxa
  2. Txapela
  3. Astuan Villa
  4. Nahaste Borraste
  5. Jaitxo
  6. Tzibaz United
  7. Intxortas Crew

Goleatzaileen sailkapenean Alex Ferrer da buru, 11 gol eginda. Mikel Beretxinaga da bigarren; 10 gol sartuta eta Haritz Gallastegi hirugarren, 9 gol sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak