Emon eta Patxuko Nice, gaur, Espaloian

Maialen Torres 2015ko urt. 30a, 10:15

Urteari ekiteko hartutako erritmo indartsuari eutsiz, Espaloiak beste kontzertu bat dakar Elgetara. Emon talde bergararrak Patxuko Nicerekin batera kontzertua eskainiko du gaur, 22:30ean. Sarrerak 6 eurotan salduko dituzte.

Gaurkoa izango da, gainera, Debagoienean Emon taldearen Sua diskoa zuzenean entzuteko lehen aukera. “Kantu alaiak izaten jarraitzen dute, baina badute jenio txarra”, diote disko berriaz. Taldeak azaldu duenez, aurreko Konfeti kolore lana baino “landuagoa” da Durangoko Azokaren atarian kaleratu zutena, batez ere letrei dagokienez. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, oraingoan, Amets Artzallusen, Josu Ganuzaren eta Gurutze Ostolatzaren laguntza izan dute alor horretan. Musikari ere “arreta berezia” jarri diote grabaketa prestatzeko garaian, eta gitarrak zaindu dituzte gehien.

Patxuko Nice, berriz, Sergio Ordoñez Patxuko-ren bueltan sortutako taldea da, eta 435.0 izeneko diskoan, pop musikatik hasi eta ska doinuetaraino, era askotako abestiak bildu ditu Hondarribia eta Irun inguruko taldeak. Disko berria, Emonekoen antzera, Durangoko Azokaren aurretik kaleratu zuten.

Bihar, boleroak

Zapatuan, Hego Amerikako musika izango da Espaloian, Trio Medianoche taldearen eskutik. Eibarko hirukotea ikustera joateko sarrera 10 eurotan eros daiteke aurrez, eta leihatilan bertan, 12 euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak