Onartuta herrigune historikoa birgaitzeko plan bereziaren aldaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 27a, 23:00

Elgetako udaletxea.

Elgetako udalbatzak martitzenean egin zuen urtarrileko osoko bilkura.

Aho batez onartu zuten herrigune historikoa birgaitzeko plan bereziaren aldaketa. Puntu horrekin lotuta EH-Bilduko bozeramaile Janire Lazkanok txostena zatika euskaraz zatika gazteleraz idatzita egotea kritikatu zuen.

Udalbatzak aho batez onartu zuen baita ere LAB sindikatuak erregistro zibilen pribatizazioaren aurka aurkeztutako mozioa.

Azkenik, eta gai zerrendatik kanpo, Hassana Aalia aktibista sahararraren egoera salatu zuen EH-Bilduko Janire Lazkanok. Marokoko gobernuak bizi osoko kartzela zigorra ezarri dio Aaliari, eta asilo politikoa ukatu dio Espainiako gobernuak. Aalari elkartasuna adierazi eta Saharako gatazkan ematen diren eskubide urraketak salatu zituen Lazkanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak