Futbito txapelketako talde guztiak estreinatu dira lehian; Astuan Villa da aurretik sailkapenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 26a, 12:38

Jaitxo eta Txapela taldeen arteko norgehiagoka, atzo goizean.

Aste bukaeran La Kokotxak 21-3 irabazi dio Intxortas Crew taldeari, Txapelak 4-2 Jaitxori, eta Astuan Villak 10-4 Tzibaz United taldeari.

Domeka goizean jokatu zituzten futbito txapelketako bigarren jardunaldiko hiru norgehiagokak. 10:30ean hasita ordutebeteko hiru partida izan ziren frontoian, eta esan beharra dago herri mailako txapelketak publikoa erakartzen duela frontoira.

Orain arteko emaitzak kontuan hartuta Astuan Villa taldea doa aurretik sailkapenean. Goleatzailearen sailkapenean, berriz, Alex Ferrer eta Mikel Beretxinaga daude lehen postuan berdinduta, hamarna gol sartuta.

Sailkapena

1. Astuan Villa: 6 puntu (Golak alde 29 / kontra 4)
2. La Kokotxa: 4 puntu (Golak alde 25 / kontra 7)
3. Txapela: 4 puntu (Golak alde 8 / kontra 6)
4. Nahaste Borraste: 3 puntu (Golak alde 5 / kontra 4)
5. Tzibaz United: 0 puntu (Golak alde 8 / kontra 15)
6. Intxortas Crew: 0 puntu (Golak alde 3 / kontra 40)
7. Jaitxo: 0 puntu (Golak alde 2 / kontra 4)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak