Umorezko antzezlana, mariatxiak eta dantza saioa, aste bukaeran, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 22a, 19:00

'La Marathon a Nueva York' antzezlana.

La Maratón a Nueva York antzezlana, Eibarko musika eskolako mariatxia eta Herrixa dantzan iragarri dituzte Elgetako kafe antzokitik.

Aste bukaerako lehenengo kultura eskaintza La Maratón a Nueva York izeneko umorezko antzezlana izango da, barikuan, hilak 23, 22:30ean. Madrilgo Criadero de Morsas konpainiak egingo du.

Mariatxiak, zapatuan

Zapatuan, hilak 24, Eibarko mariatxia izango da Elgetan. Hamahiru lagunek osatzen dute taldea: bost gitarra-jotzaile, bi biolinista, tronpetaria, akordeoilaria, baxu-jotzailea, vihuela-jotzailea, eta bi abeslari. 22:30ean hasiko dute emanaldia. Sarrera hamar euro da, aurrez zortzi euro.

Herrixa dantzan, domekan

Domekan, hileroko dantza saio irekia egingo du Patxi Monterok antzokian. 19:00etan hasita Europa osoko dantzak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak