Atzo arratsaldean ikusi genituen lehen elur malutak Elgetan. Gogotik bota zuen 18:00ak aldera, eta autoak eta espaloiak zuritu ziren. Baina gutxi iraun zuen, eta ez du asko bota. Zurituta ikusi ditugu gaur Elgetako puntak, baina elurrak ez du eragozpenik sortu eguneroko martxan.