Dozena bat mahai, atzo, kafe antzokiko bigarren eskuko azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 19a, 11:11
Elgetako gazte talde baten postuan, azokan.

Pitxiak, oihalak, bigarren eskuko arropa eta liburuak... bigarren eskuko lehen azokak harrera polita izan du.

Espaloia kafe antzokiko Batirtze Arantzabalen ekimenez antolatuta dozena bat mahaik osatu zuten atzo, domeka, bigarren eskuko azoka. Lehen deialdia izanik gustura agertu zen bultzatzailea: "Zazpi lagun animatu dira postua ipintzera nahiz eta azken unean bati ezinezkoa egin zaion etortzea. Nire ustez, Llehen deialdia izateko ez dago gaizki".

Saltzaileei dagokionean herriko artisau Sonia Mirandak bere sormen lanak ipini zituen salgai. Gazte talde batek ere liburuak, apaingarriak, jostailuak... eraman zituzten azokara eta Osintxu zein Angiozarretik etorritako bi lagunez, berriz, oihalak eta mota guztietako apaingarriak ipini zituzten salgai.

Ikusteko dago azokak deialdi gehiago izango duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak