Elgetako Udalak abisua jaso du astelehenean elurra egin dezakeela

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko urtarrilaren 16a

Elurrak estalitako zuhaitzak.
Hala, martxan da elurraren gaineko protokoloa. Herritarrei ohiko gomendioak helarazi dizkiete.

Gomendioak honakoak dira:

  • Autoa erabili behar duzuenok erabili Elgeta eta Bergara arteko errepidea
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa zuzen laga aparkalekuetan. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten du zerbitzu egokia ematea.
  • Etxeko ataria garbitu behar dutenek udaletxean eska ditzakete gatza eta palak.
  • Urgentziaren bat izanez gero lanorduetan deitu udaletxera (943 76 80 22) edo SOS-Deiak zerbitzura 112

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak