Eskolako danborradak eta Nobleen kofradiako kideak martitzeneko ekitaldiak prestatzen dihardute

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 15a, 19:00

Eskolako danborrada eta Elgetako San Sebastian kofradiako nobleak, iazko ekitaldian.

Herri Eskolako danborradak 12:00etan joko ditu San Sebastian eguneko piezak Nobleen kofradiako kideei. Eliza atarian egin dute hitzordua.

San Sebastian egunerako, urtarrilak 20, urteroko ekitaldiak iragarri dituzte bai Nobleen kofradiatik bai Herri Eskolatik.

Eskolan hasita daude Sarriegiren kantuak entseatzen. Haur Hezkuntzako neska-mutikoak (3, 4, eta 5 urteko gelak) eta 6. mailako ikasleak osatutako dute, aurten ere, danborrada.

Kofradeak, berriz, 12:00etarako egin dute hitzordua martitzenean eliza atarian. Eskolako neska-mutikoen danborradaren piezak entzungo dituzte lehenengo, eta ondotik urteroko meza.

Amaitutakoan urteroko ekitaldia egingo dute sakristian, eta bazkaria Iñaki jatetxean. Aurten, 24 kofrade daude deituta ekitaldietan parte hartzera.

Arratsaldean ere danbor hotsa izango da Elgetan. Eskolako neska-mutikoek saio berezia egingo dute gurasoendako arratsaldeko saio amaieran. Seguruenik eskola atarian izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak