Zazpi talde lehiatuko dira aurten herri mailako futbito txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 14a, 14:12

Astuan Villa taldeak irabazi zuen, iaz, gizonezkoen futbito txapelketa.

Domekan, hilak 18, jokatuko dituzte lehenengo jardunaldiko hiru norgehiagokak.

Martxan da Elgetako III. futbito txapelketa. Zazpi taldek eman dute izena gizonezkoen txapelketa jokatzeko. Taldeak dira Astuan Villa, Jaitxo, La Kokotxa, Intxortas Crew, Txapela, Nahaste Borraste, eta Tzibaz United.  

Parte hartzaileek atzo, martitzena, egin zuten txapelketa antolatzeko batzarra, eta adostu dute norgehiagokak domeka goizetan jokatuko dituztela. Partiden egutegia eta epaile lanen banaketa ere erabakita dago.

Zazpi jardunaldi

Zazpi jardunaldik osatuko dute martxoaren 8ra arte luzatuko den ligaxka. Denetan jokatuko dira partidak Aratusteetako domekan —otsailak 15— izan ezik. Finalerdiak eta finala Aste Santu aurretik jokatzea da asmoa.

Domekan jokatuko da txapelketako lehen jardunaldia. Norgehiagokak dira: Intxortas Crew-Astuan Villa (11:00), Nahasta Borraste-Tzibaz United (12:00), eta La Kokotxa-Txapela (17:00).

Nesken txapelketarik ez

Azken orduko aldaketarik ezean, aurten, ez da emakumezkoen futbito txapelketarik jokatuko. Talde bakarra aurkeztu da; Bandoleira talde. Bigarren talde bat osatzeko saiakera egon da, baina azkenean ez du emaitzarik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak