Herriko pilotari gazteak gustura txapelketa amaieran

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 14a, 14:06
Pilotariak, Oxel Erostarbe alkatea eta kiroletako zinegotzi Jose Mari Zubiaurre sari banaketa ostean.

Eskuz zein palaz txapelketa polita egin dute, aurten ere, Elgetako neska-mutikoek.

Haurrek domeka eguerdian jokatu zituzten Gabonetako pilota txapelketako finalak zein bigarren eta hirugarren postuak erabakitzeko norgehiagokak. Haurrekin batera, guraso ugari elkartu ziren frontoian partidak ikustera.

Zazpi eta hamabi urte bitarteko neska-mutikoak aritu dira, aurten, pilota txapelketan, eta bai eskuz bai palaz serio hartu dute lehia guztiek. Udalak antolatzen du urtero pilota txapelketa, eta aurten ere parte-hartzaile guztiak saritu ditu finalak jokatu ostean.

Saria denendako

Kopak, dominak eta gozokiak banatu zituzten. Txapelketako amaierako argazkian pilotan egin duten umeak, Oxel Erostarbe alkatea eta kiroletako zinegotzi Jose Mari Zubiaurre ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak