Elgetako Karabietako mendi bide batean istripua izan du bizikletan zihoan lagun batek 17:45 inguruan. Anbulantzia bertaratu da, baina zaurituarenganaino ezin izan da iritsi, eta ertzainen laguntza behar izan dute. Zauritua ez dagoela larri jakinarazi dute Ertzaintzatik eta Arrasateko ospitalera eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.