Elgetako liburutegiak antoltutako II. Marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte, gaur arratsaldean, liburutegian. 5-8 urte bitarteko umeen atalean Amaiur Guridi izan da irabazlea, eta 9-12 urte bitarteko neska-mutikoen atalean Uxue Gallastegi.
Gaia zen Nork irakurtzen dit, eta liburutegitik laster ipiniko dituzte ikusgai lehiaketara aurkeztutako margolan guztiak. Kultura etxeko hormetan ere ipini dituzte ikusgai.
Liburutegitik eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei eta baita ere epaimahai lanak egin dituzten bi lagunei: Ane Miren Berasategi eta Amaia Miner, Arrasateko Bibliotekako kideak biak. Aitortu dute ez dutela lan erraza eduki, "oso ideia eta marrazki originalak aurkeztu baitituzte Elgetako gaztetxoek".
Ipuinen ordua
Liburutegiak herriko boluntarioekin antolaturiko 'ipuinen Ordua' ekimena bultzatzen jarraituko du 2015ean ere. Boluntario direnak eta izan nahiko luketenak deituta daude urtarrilaren 14an, 19:00etan, liburutegian egingo den bilera batera.
Hurrengo ipuin kontaketa saioak izango dira urtarrilaren 23an eta otsailaren 6an, 17:25ean, iiburutegian.