Neska-mutikoek domekan jokatuko dituzte pilota txapelketako finalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 9a, 12:05
Iazko umeen pilota txapelketako sari banaketa.

Zazpi norgehiagoka daude iragarrita; 11:00etan hasiko da lehenengoa.

Umeen Gabonetako pilota txapelketak parte hartze polita izan du aurten ere. Neska-mutikoek opor egunetan jokatuko dituzte norgehiagoka gehienak, baina domekan, urtarrilak 11, finalak eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte, mailaz maila eta eskuz zein palaz.

Amaieran taldeko argazkia eta sari banaketa egingo dituzte. Sari bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek.

Partiduen zerrenda

. Finala palaz (gaztetxoak): Aner Gartzia - Alazne Errasti

. 3. eta 4. postua. eskuz (gaztetxoak): Unai Fraile - Etor Errasti

. Finala eskuz (gaztetxoak): Janitz Isasi - Urko Lozano

 

. 3. eta 4. postua, palaz (gazteak): Ander Ormaetxea - Ander Errasti

. 3. eta 4. postua eskuz (gazteak): Xabier Askasibar - Mikel Carmona

. Finala palaz (gazteak): Pablo Manso - Asier Alkorta

. Finala eskuz (gazteak): Julen Garmendia - Jokin Zeziaga

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak