Gabonetako oporren azken txanpa, Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 5a, 10:42

Ander, Asier eta Pablo, Gabon Egunean, txorizo pintxoarekin.

Programa estua izan dute, Elgetan, Gabonotan. Herritarrak laster itzuliko dira egunerokora, asko eta asko dagoeneko itzulita ez badaude!

Gabonetako emanaldi bereziak, truke azoka, Olentzeroren bisita, Gabon kantak, Gabonetako haur parkea... ia egunero egon da zerbait. Argazki bilduma osatu dugu horietako askorekin.

Argazkirik ez dago baina Amaia Txintxurretak gaztetxoendako dantzaldia egin zuen abenduaren 26an, Espaloian. Patxi Monteroren gidaritzapean, berriz, jende mordoa gerturatu zen Herrixa Dantzan saiora. Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin egin zuten, gainera.

Eguraldi txarrarengatik bertan behera gelditu zen abenduaren 28rako iragarritako mendi irteera. Eta urtarrilaren 2an, Rio pelikula eman zuten, euskaraz, Espaloian.

Marrazki lehiaketako sariak

Liburutegitik eman dituzte jakitera marrazki lehiaketako irabazleen izenak. 5-8 urte bitarteko neska-mutikoen atalean Amaiur Guridiren marrazkia saritu du epaimahaiak. 9-12 urte bitartekoen atalean, berriz, Uxue Gallastegiren marrazkia izan da saritua.

Sari banaketa urtarrilaren 9an, barikua, egingo dute, 16:30ean, liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak