Gutun mordoa jaso ditu, aurten ere, Olentzerok Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 23a, 21:00

Puntual etorri da Olentzero. Gozokiak eta laztanak banatu eta gutunak jaso ditu. Argazki mordoa ere atera dizkiote.

Guraso elkartearen txokolate beroak itxaronaldia goxatzen lagundu du, baina aurten ez da asko luzatu Olentzeroren etorrera. Urtero moduan Salbador kalearen goiko aldean egin diote harrera elgetarrek, eta Salbador bidetik behera etorri da, asto eta guzti.

Pozik hartu dute neska-mutikoek. Abestu ere egin diote ongi-etorria emateko. Suziriz inguratuta egin du plazarainoko bidea eta Elgetako trikiti eskolako ikasleek lagunduta. Behin plazan ilara egin dute neska-mutikoek eta banaka zein taldeka Olentzerorekin egoteko aukera izan dute. Patxoa eta gutuna eman eta gozokiak jaso dituzte ikazkinaren eskutik. Zintzoak izan diren jakin gura izan du, aurten ere, Olentzerok.

Bihar, kantuan

Guraso elkarteak antolatuta Gabon kantak abestera irtengo dira bihar, 10:00etan, eskolako neska-mutikoak eta gurasoak. Ekimen irekia da eta nahi duen orok izango du parte-hartzeko aukera. Eskola ataritik abiatuko da taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak