Gabonetako festa egin zuten abenduaren 17an, eguaztena, Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzan, eta urtero moduan lagun talde polita joan zen Elgetatik bertan dauden herrikideei bisita egitera. Senitartekoak, udal ordezkariak, erretiratuen elkarteko kideak... arratsalde pasa egin zuten Mizpirualden eta egoiliarrek opari bana jaso zuten.