Olentzeroren etorrera prestaten dihardute Elgetan: iluntzean jaitsiko da Intxortatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 23a, 10:02
Olentzero, iaz, Elgetan.

Ikazkina herriko neska-mutikoen gutunak jasotzera etorriko da herriko plazara; aurretik txokolate beroa banatuko du guraso elkarteak.

Iritsi da azkenean eguna! Gaur dator Olentzero Elgetara!

Neska-mutikoak urduri daude, eta gaur egun erdiko jarduna dute eskolan. Etxean utzi dituzte gaur motxilak, liburuak eta arkatzak eta baserritar jantzita joan dira eskolara. Txistorra jan, Gabon kantak abestu... egun berezia izango da. Arratsaldekoaren prestaketa...

Olentzero iluntzean

Arratsaldean umeen pilota txapelketako partiduak daude iragarrita, frontoian, 16:00etan hasita. Ondoren, txokolate beroa banatuko du guraso elkarteak. Olentzero 18:00ak aldera iritsiko da, astoaren martxaren arabera. Ordurako prest izango dute txabolatxoa udaletxe atarian.

Urtero moduan Salbador kalearen goiko aldean egingo diote ongi-etorria ikazkinari. Trikitilariak eta pandero-joleak girotuko du Olentzeroren jaitsiera. Gero, banaka-banaka neska-mutikoek gutunak emango dizkiote Olentzerori.

Eta bihar goizean, eskolatik 10:00etan abiatuta, Gabon kantak abestera irtengo da taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak