Aste honetan jasoko dituzte eskolan domekako truke azokarako jostailuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 16a, 16:00
Jostailu truke azoka, orain bi urte.

Jostailuen truke txartelak jasoko dituzte neska-mutikoek; domekako azokan jostailuen truke aldatuko ahal izango dituzte txartxel horiek.

Azken urteetan bezala jostailuen truke azoka antolatu du Elgetako Udalak. Herri Eskolarekin elkarlanean funtzionamendua aurreko urteetakoa izango da. Egoera onean dauden jostailuak eskolan entregatu beharko dituzte neska-mutikoek, eta trukean txartela bana jasoko dute.

Truke azoka domekan egingo dute, 12:00etan, herriko plazan. Neska-mutikoek jostailuak eskuratu ahal izango dituzte eskolan jasotako txartelen truke aldatuta.

"Etxean gure seme-alabek erabiltzen ez dituzten jostailuak, lehenago edo beranduago, zakarretara botatzen ditugu. Jostailuen truke azokarekin jostailu horiek berrerabiltzea bultzatu gura dugu", adierazi du udaletxetik. Jostailuak egoera onean behar duela azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak