Itxita jarraitzen du erdiguneko errepideak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abenduaren 16a

Neskatila taldea erdiguneko lanak nola egiten dituzten ikusten.

Ibilgailuen abiadura murrizteko lanak asfaltatze fasean daude. Errepidea itxita egongo, gutxienez, eguenera arte, hilak 18.

Astebete pasatxo da lanak martxan direla. Ostatu aldameneko aparkalekua itxita dago, hainbat espaloi ezin dira erabili, eta itxita dago errepidea. Autobus geltokia ere Berraondokoan kokatu dute.

Lanok 49.930 euroko aurrekontua dute eta helburua da ibilgailuak erdigunean sartzerakoan abiadura murriztea. Zirkulazio txandakatua ezarriko dute eta bai Malape parean bai Kataiko arkuan igo egingo dute errepidearen maila. Espaloien maila berean ipiniko dute.

Errepidea estutu egingo dute, eta espaloiak zabaldu. Asteotan semaforoak eta farolak lekuz aldatzen eta ur kanalizazio berriak ipintzen aritu dira beharginak.

Lanok direla eta itxita dago Elgeta erdigunetik igarotzen den errepidea. Itxita jarraituko du bihar, hilak 17, eta etzi ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak