Otarren zozketa eta luntxa izan dute Elgetako erretiratuek

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abenduaren 14a

Ozkarbi elkartean egin zuten luntxa

Gabon jaiak gainean daudela eta antolatu duten kultura asteari amaiera emateko, otarren zozketa eta luntxa izan zuten egubakoitz iluntzean Elgetako erretiratuek.

hainbat erretiratu 18:30erako. "Guztira 62 lagun elkartu ginen eta oso ondo egon ginen. Urtero egiten dugun ekintza izaten da. Diru pixka bat gordeta izaten dugu opari batzuk zozkatzeko eta luntx horretan egiten dugu zozketa. Aurten ere horrelaxe egin dugu. Gabonetako produktuak dituzten otar batzuk prestatu ditugu eta gero denok elkartean gaudela egin dugu zozketa, denen aurrean atera dira opariak egokitu zaizkienen izenak", azaldu du Luis Mari Arantzetak. Jateko eta edateko, ardoa eta txistorra izan zituzten, besteak beste.