Azkenean 18 abesti gertatu dituzte domekan tabernaz taberna abesteko. "Sei taberna daude herrian, eta hiruna kantu abestuko ditugu", adierazi du turismo batzordeburu Patxi Basaurik.
Taldea 13:00etan abiatuko da herriko plazatik, eta parte hartzeko dei egiteaz bat Elgeta kantuan zapia ipintzeko eskaera egin dute antolatzaileek.
Asteotan errepertorioa lantzeko bi saio egin dituzte, eta Basaurik jakitera eman duenez aukeratutako kantu guztiak daude Elgeta kantuan liburuxkan.
Bai liburuxka bai zapia salgai egongo dira domekan herriko plazan, 12:00etan. Prezioa da lau euro.